Hendaiako Metal'O'Ween jaialdia hamabigarrenez egingo dute urriaren 23tik 26ra. Kontzertuak, ordea, azken bi egunetan izango dira. Parte hartuko duten taldeak ere iragarri ditu Lanetik Egina elkarteak, eta, noski, Euskal Herriko taldeen presentzia nabaria da.
Urriaren 25ean, ostirala, bost talde ariko dira zuzenean: Psykup (Autruche core, Frantzia), Vestige (Modern metal, Frantzia), A Terre (Post metal, Frantzia), Severance (Hardcore, EH) eta Bushido (Rock-metal, EH).
Aldiz, urriaren 26an, larunbata, sei bandak joko dute: Anestesia (Thrashcore, EH), Titan (Heavy metal, EH), Elbereth (Groove metal, EH), Nakkiga (Black metal, EH), Empire Of Disease (Melodeath, EH) eta Knox (Groove metal, Frantzia).
Sarrerak dagoeneko salgai daude helbide honetan.
Iaz, Lanetik Egina elkarteko Johann Breton kidea elkarrizketatu genuen. Hemen irakur dezakezue.