2019/02/16

20 urteko ibilbidea ospatuko du Nakkiga taldeak

Amurrioko Nakkiga black metal bandak 20 urte bete ditu, eta kontzertu bira berezi batekin ospatuko du urteurrena. Denbora honetan ekarpen deigarria egin dute arabarrekin: lau maketa, lau disko, lau lan elkarbanatu (Split), EP bat eta bilduma bat. 

Zuzenekoak eskaintzeko laukoa egonkortuta hainbat kontzertu eskainiko dituzte apirilean. Horietatik bi gutxienez izango dira Euskal Herrian. Hemen duzue zerrenda:

  • Apirilak 12, Bordele (Frantzia) + Prophetic Scourge
  • Apirilak 13, Zehaztu gabe + Hex + Dantalion
  • Apirilak 17, Infernu taberna (Iruñea)
  • Apirilak 18, Tarragona (Katalunia)
  • Apirilak 19, Cabaret La Petit aretoa (Granada) + Lóstregos
  • Apirilak 20, We Rock aretoa (Madril) + Lóstregos
  • Apirilak 22, Orbeko Etxea (Laudio) + Mildiü
  • Apirilak 25, Frenopatico aretoa (Vigo) + Dioivo
  • Apirilak 26, SWR Barroselas (Portugal)

Hurrengo kontzertuak