2025/03/19

Ad Eternum bandak etenaldi mugagabea iragarri du

Bizkaiko Ad Eternum heavy metal taldeak ibilbidea behin-behinean gelditzea erabaki du. Sare sozialen bidez jakinarazi dutenez, martxoaren 29an Bilborocken emango duten kontzertua izango da azkena.

Bandako bost musikariek proiektu paraleloek dituzte —Patxa, Valkyria, Stolen Soul eta abar—, eta horiei lehentasuna emango diete. Dena dela, beraien ibilbidea ez dela bukatu nabarmendu dute, eta itzultzeko aukera ez dute baztertu. Horrela, hilabete bukaerako kontzertua berezia izatea nahi dute, gero arte esateko. "Gure leloak dioen moduan, ametsak sortzen jarraituko dugu, baina lasaiago", adierazi dute.

Bizkaitarrak 2015ean elkartu ziren, eta ordutik bi disko argitaratu dituzte: Dogma (2018) eta Creando sueños (2022). Egungo taldekideak, berriz, bost hauek dira: Javier Navarro Patxa (ahotsa), Jesus Txutxi Guerrero (gitarra), Sergio Piriz (gitarra), Roberto Estrada Bobby (baxua) eta Argoitz Estebanez (bateria).

Hauxe duzue azken diskoko abestietako bat:

Hurrengo kontzertuak