2021/12/23

Ad Eternum taldeak "Chica Mala" singlea aurreratu du

Bizkaiko Ad Eternum heavy metal bandak 2022an kaleratuko du bigarren diskoa. Aurrerapen gisa, Chica Mala singlea estreinatu dute. Rockaren eta heavy metalaren munduko emakumeak omendu dituzte. Sheila Guerrero, Esti Eod eta Ana Muñozek kolaboratu dute abestian. 

Lan berria Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute Pedro J. Mongerekin. Bestalde, Mikel Iragui bateriak azaroan utzi zuen Ad Eternum, eta bere ordezkoaren bila dabiltza.

Hurrengo kontzertuak