2024/06/06

Addar bandak sorta berriko bigarren singlea plazaratu du

Bermeoko Addar hard rock taldeak Ezin ulertu singlea estreinatu du, sorta berriko bigarrena. Hau ere Bilboko Koba estudioan grabatu dute Xanperekin. Eta hau ere Danel Garay (Withredd) artistak egindako bideoklip batekin aurkeztu dute.

"Abesti introspektiboa da, barruan sentitzen den ezinegonari buruz hitz egiten duena", azaldu du laukoteak.

Apirilean Lehertu da abesti berria estreinatu zuten, Juan Sangre (Governors, Fjord, Ekon...) abeslariaren kolaborazioarekin.

Addar banda 2018. urte inguruan sortu zuten Bermeon. Aurretik beste bandetan ibilitako lau musikarien abentura berria da. Ordutik, hainbat lan plazaratu dituzte: Sugarra (EP, 2020), Errautsak (CD, 2021), Suge (Singlea, 2021), Gordinik (CD, 2022) eta Otsaila (Single, 2024). Laukotea, berriz, musikari hauek osatzen dute: Asier Allika (gitarra), Mikel Omagogeaskoa (baxua eta koroak), Gorka Padrones (ahotsa eta gitarra) eta Imanol Rodriguez (bateria).

Hurrengo kontzertuak