2025/03/07

Aeroscreamer bandak 'Countess of the Night' diskoa argitaratuko du maiatzean

Gasteizko Aeroscreamer taldeak Countess of the Night iraupen luzeko lehen diskoaren xehetasunak aurkeztu ditu. Maiatzaren 9an plazaratuko dute bederatzi abestiz osaturiko lan berria.

Iazko udan grabatu zuten Galarreko Espartzako Sonido XXI estudioan, Javi San Martin ekoizlearen gidaritzapean. Mario E. Lopez artistak egin du azala, The Pitforge arduratu da logo berriaren diseinuaz, eta jarraian ikus ditzakezue kanta zerrendarekin batera:

01. The Bruise
02. Raptor Eyes
03. AR Command
04. Break After All
05. Blind Fury Murderess
06. Nightincage
07. Stuck in the Show
08. Voluntas Ferra
09. Prayers Written to the Child Unborn

Aurrerapen moduan, Break After All abestia kaleratu dute bideoklip eder batekin.

Aeroscreamer banda 2019an sortu zuten Gasteizen Ekaitz eta Beñat lehengusuek. Gutxira batu zitzaien Leire abeslaria. Hasieratik, NWOTHM kutsuko heavy metala, hard rocka eta sintetizadoreak nahastearen alde egin zuten, mugarik jarri gabe. Taldea egonkortzeko zailtasunak izan arren, 2020an Cast the Fire estreinako lan laburra argitaratu zuten, hainbat formatutan. Haien zorionerako, Joseba baxu jotzailea topatu zuten, eta, horrela, laukote moduan egin dute aurrera. 

Gaur egun, lau musikari hauek osatzen dute taldea: Leire Zubizarreta (ahotsa), Ekaitz MG Vela (gitarra), Joseba Segura (baxua) eta Beñat Mendizabal Vela (gitarra eta sintetizadoreak).

Hurrengo kontzertuak