Gasteizko Aeroscreamer taldeak maiatzaren 9an argitaratuko du Countess of the Night lehen diskoa. Heavy metala, hard rocka eta sintetizadoreak nahasteko konpromisoa berretsi dute.
Bederatzi abestiko lana iazko udan grabatu zuten Galarreko Espartzako Sonido XXI estudioan, Javi San Martin ekoizlearen gidaritzapean. Emaitza ezagutzera emateko bi single kaleratu dituzte, eta The Bruise da bigarrena.
Diskoaren azala Mario E. Lopez artistak egin du azala, The Pitforge arduratu da logo berriaren diseinuaz.
01. The Bruise
02. Raptor Eyes
03. AR Command
04. Break After All
05. Blind Fury Murderess
06. Nightincage
07. Stuck in the Show
08. Voluntas Ferra
09. Prayers Written to the Child Unborn
Beste kanta bat ere aurreratu dute: Break After All. Bideoklipa jarraian ikus dezakezue.
Aeroscreamer banda 2019an sortu zuten Gasteizen Ekaitz eta Beñat lehengusuek. Gutxira batu zitzaien Leire abeslaria. Hasieratik, NWOTHM kutsuko heavy metala, hard rocka eta sintetizadoreak nahastearen alde egin zuten, mugarik jarri gabe. Taldea egonkortzeko zailtasunak izan arren, 2020an Cast the Fire estreinako lan laburra argitaratu zuten, hainbat formatutan. Haien zorionerako, Joseba baxu jotzailea topatu zuten, eta, horrela, laukote moduan egin dute aurrera.
Gaur egun, lau musikari hauek osatzen dute taldea: Leire Zubizarreta (ahotsa), Ekaitz MG Vela (gitarra), Joseba Segura (baxua) eta Beñat Mendizabal Vela (gitarra eta sintetizadoreak).