2022/05/17

Aeroscreamer bateria jotzaile bila dabil

Gasteizko Aeroscreamer heavy metal taldea lan berria prestatzen ari da, baina denbora daramate bateria jotzaile baten bila. Banda osatu nahi dute kantu berriak grabatu eta zuzenean jo ahal izateko. Izan ere, abenduaren 10ean IV. Gasteiz In Metal jaialdian parte hartuko dute Iron Savior, Airborn eta Monasthyr taldeekin batera.

Cast the Fire estreinako lan laburra 2020ko maiatzean argitaratu zuten Metal Crusaders eta Lullabye Records zigiluen babesarekin. Aldiz, biniloaren edizioaz Heathen Tribes zigilua arduratu zen.

Hemen duzue EPa osorik entzungai:

Jarraian, berriz, biniloan sartu zuten Blind Fury Murderess izene bonus track abestia:

Lanaren iruzkina Kritikak atalean duzue irakurgai.

Hurrengo kontzertuak