2021/06/22

Aeroscreamer taldeak "Cast the Fire" lana biniloan argitaratuko du

Gasteizko Aeroscreamer heavy metal bandak Cast the Fire lan laburra binilo formatuan argitaratuko du udazkenean Heathen Tribes zigiluaren bidez. Abesti bat gehiago izango du, Blind Fury Murderess izenekoa, eta entzungai jarri dute.

Iazko maiatzean CD formatuan plazaratu zuten EPa Metal Crusaders eta Lullabye Records zigiluen babesarekin. Eibarren grabatu zuten Walter Tuzzeo lagun eta teknikariarekin.

Lanaren iruzkina Kritikak atalean duzue irakurgai.

Hurrengo kontzertuak