2020/01/17

Aesthetic taldeak baxu jotzailea topatu du

Ondarroako Aesthetic death metal bandak laukotea osatu du. Iker eta Enrike del Aguila anai zein gitarra jotzaileek eta Arkaitz Deseiñ bateriak denbora zeramaten baxu jotzaile baten bila, eta azkenik, aurkitu dute: Iñaki Urrutia. Lau musikariak elkarrekin jotzen agertzen diren bideoa sareratu dute.

The Secrets Are Written in the Sky estreinako diskoa 2016 urrunean argitaratu zuten bizkaitarrek. Ziurrenik lan berria prestatzen ariko dira. 

Hurrengo kontzertuak