2022/01/19

After Life bandak otsailean kaleratuko du "Gates Of Madness" diskoa

Bizkaiko After Life thrash/death metal taldeak otsailaren 14an argitaratuko du Gates Of Madness bigarren diskoa. Denbora asko pasa da izen bereko singlea eta bideoklipa erakutsi zutenetik. Pentsa, 2019an izan zen. Bi urte beranduago, bederatzi abestiz osaturiko lana prest dute.

01. Gates Of Madness
02. Walls Of Delusion
03. Behind The Mask
04. Architect Of Demise
05. In Endless Pain
06. Divine Immortality
07. Nocturnal Embrace
08. Drowned In Memories
09. Hunter

Lanean Suffocation taldeko Terrance Hobbs gitarristak kolaboratu du.

Ez dituzte xehetasun gehiago eman, eta ezin da jakin egun zein musikarik osatzen duten banda. Izan ere, kide aldaketa ugari izan dituzte Unbreath izena aldatu eta After Life izatera pasa zirenetik.

Hurrengo kontzertuak