2024/02/04

Ajariguan taldeak 'Pain' diskoa askatu du

Iruñeko Ajariguan hard rock/metal hirukoak Pain bigarren diskoa plazaratu du. El Sótano estudioan grabatu zuten Iker Piedrafitarekin. Ingelesez eta euskaraz abesturiko hamar abesti ditu. Horiek guztiak plataforma digitaletan entzun ditzakezue.

Hauxe duzue azala eta kanta zerrenda:

01. The Illusionist
02. Shady Man
03. Get Carried Away
04. Pain
05. Down
06. My Way
07. Haizea Bezala
08. Bizirik Gaude
09. Emak Bakie
10. Burua Urratzen

Haizea Bezala abestiaren bideoklipa jarraian ikus dezakezue.

Ajariguan taldea hiruko honek osatzen du: Sergio de Andres (ahotsa eta gitarra), Ruben Aierra (baxua) eta Iker Bengoetxea (bateria).

Hurrengo kontzertuak