2024/01/03

Alerta bandak lan berria kaleratuko du boskotea berrosatuta

Durangoko Alerta hardcore/metal taldeak hainbat albiste iragarri ditu azken asteotan. Berriena gaur jakin ahal izan dugu. Ekainean Abadiñoko Koba Live jaialdian joko dute beste hainbat talde entzutetsurekin.

Horrez gain, boskotea berrosatu eta egonkortu dute Iñaki baxu jotzailearekin. Gainerako taldekideak dira Jabi (ahotsa), Sesi (gitarra), Beny (gitarra) eta Kantero (bateria).

Eta hori gutxi balitz, lan berria plazaratuko dute aurten. Beraien ibilbideko seigarren erreferentzia izango da. Tú Decides el Final orain arteko azken lana 2019an argitaratu zuten.

Alerta banda 1997an sortu zen, eta ordutik kontzertu asko eman dituzte. Era berean, bost lan autoekoiztu dituzte: Soma TV (2001), Devhil (2007), Siempre Mas Fuertes (2010), Seguimos Creyendo (2015) eta Tú Decides el Final (2019).

Hurrengo kontzertuak