2024/05/28

Alerta taldeak 'Hartos de escuchar mentiras' izenburua aukeratu du

Durangoko Alerta hardcore/metal bandak egun gutxi barru kaleratuko du Hartos de escuchar mentiras lan berria. Beraien ibilbideko seigarrena izango da, eta bosgarren diskoa. Bittor Camarak egindako azala aurreratu dute.

Boskotea berrosatu osteko lehen lana izango da. Izan ere, gaur egun musikari hauek osatzen dute banda: Jabi (ahotsa), Sesi (gitarra), Beny (gitarra), Iñaki (baxua) eta Kantero (bateria).

Alerta 1997an elkartu ziren, eta ordutik kontzertu asko eman dituzte. Era berean, lau disko eta EP bat plazaratu dituzte egun arte: Soma TV (CD, 2001), Devhil (EP, 2007), Siempre Mas Fuertes (CD, 2010), Seguimos Creyendo (CD, 2015) eta Tú Decides el Final (CD, 2019).

Hurrengo kontzertuak