2019/07/12

Alerta taldeak udazkenean aterako du disko berria

Durangaldeko Alerta metal/hardcore bandak udazkenean plazaratuko du lan berria Blood Fire Death zigiluaren bidez. Lau urte pasa dira orain arteko azken diskoa atera zutenetik, eta doinu berriak eskaintzeko unea iritsi zaie bizkaitarrei.

1997an elkartu ziren, eta ordutik eta lau lan autoekoiztu dituzte: Soma TV (2001), Devhil (2007), Siempre Mas Fuertes (2010) eta Seguimos Creyendo (2015). Bi hamarkada baino gehiagoko ibilbideari jarraipena emateko prest daude, eta hori bosgarren lanaren bitartez izatea gustatuko litzaieke.

Gaur egun bost musikarik osatzen dute banda: Jabi (ahotsa), Sesi (gitarra), Beny (gitarra), Txitxi (baxua) eta Kantero (bateria).

Hurrengo kontzertuak