2019/11/12

Alma Culter bandak estreinako lan laburra kaleratuko du

Bizkaiko Alma Culter heavy metal taldeak bost abestiz osaturiko lehendabiziko EPa argitaratuko du azaroaren 22an. Gadir Records zigiluaren eta Metal on Metal banatzailearen bidez plazaratuko dute. 

Ibilbide luzea egin duten musikariek osatzen dute: Marilu (Halley ohia), Arbi (Exodo eta Anarko ohia), Iñaki (Talio ohia) eta David.

Hona hemen EParen azala eta abesti zerrenda:

01. Caos
02. Esclavos
03. Nada es eterno
04. Mi Ley
05. Diosa fortuna

2017an hiru abesti sareratu zituzten. Horietako bat jarraian duzue entzungai. Gerora, Chromaticity Studios-etan grabatu zituzten kantuak.

Hurrengo kontzertuak