2024/05/15

Anarko biolento jarri da abesti berriarekin

Bilboko Anarko groove metal bandak kanta berri bat estreinatu du 23 urte luzeren ondoren. Los nuevos violentos abestia zuri-beltzeko bideoklip batekin sareratu dute.

Ekainaren 7an taula gainera itzuliko dira kontzertu bakar bat emateko. Bilboko Kafe Antzokian izango da, eta boskote honekin ariko dira zuzenean: Carlos Basuras (ahotsa), Iker Eskurza (gitarra), Jose Luis Arbide (gitarra), Edu Martinez (bateria) eta Pepe Bombs (baxua). Kide guztiak orijinalak dira Eduardo Lopez Pinky (Rat-Zinger) baxu jotzaile ohiaren salbuespenarekin. Emanaldi honetan ez parte hartzea erabaki du.

1996an sortu zen Anarko taldea, eta estudioko hiru disko argitaratu zituzten Mil a Gritos Records diskoetxe desagertuarekin: Anarko (1997), Degeneración X (2000) eta La Marcha de los Muñecos Egocéntricos (2001). Lan horietan nu metala eta thrash doinuak jorratu zituztela diote. Egia esan, metal garaikide eta modernoaren hainbat aldarte probatu zituzten, groove metaletik metal industrialera bitarte. Garaiko talde esanguratsuenekin aritu ziren zuzenean: Soziedad Alkoholika, Koma, Anestesia, Beer Mosh eta Hamlet, besteak beste. 2008an banandu ziren, eta orduko bi kidek, Podri abeslariak eta Pinky baxu jotzaileak, Rat-Zinger sortu zuten.

Hurrengo kontzertuak