Donostiako Ancient Settlers metal taldearen sormen emariak ez du etenik. Une honetan, euren bigarren diskoa nahasten ari da Fredrik Nordström musikari eta teknikari ezaguna. Bera arduratu zen Our Last Eclipse lehen diskoaren nahasketaz eta masterizazioaz.
Aldiz, urtarrilean Tales From The Earth lan labur akustikoa kaleratuko dute Through Your Neck Records zigiluaren bidez. Mother Earth bigarren singlea aurkeztu dute Ivan Sención (BlackBeer) abeslariaren kolaborazioarekin.
The Pilgrims Memories kanta ere entzungai duzue:
Boskoteak honela aurkeztu du lan berria: "Atal berri honetan, gure planetan bizi diren kulturen eta naturen aberastasunean oinarritu dira lan akustiko bat osatzeko. Letrak gure zibilizazioaren patuari buruzko bidaia filosofiko bat dira. Lan labur akustiko hau taldearen sormenaren bilakaeraren lekukoa da. Entzuleak liluratzea du helburu esperientzia akustiko paregabe eta zoragarri baten bitartez. Naturan zuzenean grabaturiko soinuak erabili dituzte, eta hiru hizkuntzetan jaso dituzte kontakizun batzuk: ingelesez, euskaraz eta kitxuaz".
Agustin Martinezek nahastu eta masterizatu du EP berria Rockline Studios-etan. Aldiz, azal ikusgarria The Kraken Artworks-ek egin du. Jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera:
01. The Pilgrims Memories
02. Lehorrekoa eta Itsasokoa (feat. Inaxio Esnaola)
03. Mother Earth (feat. Ivan Sención, BlackBeer)
04. Urqukunapa Herencian (feat. Hell Hammer)
05. Tales From The Earth (feat. Lur Burn Red, A Dark Reborn)
06. The Pilgrims Memories (Instrumental)
07. Mother Earth (Instrumental)
08. Tales From The Earth (Instrumental)
Ancient Settlers Donostian sortu zen 2020an eta gaur egun Carlos Chiesa-Estombak (gitarra), Herman Rierak (bateria), Miguel Herrerak (baxua), Agustin Martinezek (gitarra) eta Argen Deathek (ahotsa) osatzen dute.