2024/06/19

Ancient Settlers taldeak animazioaren bidea berreskuratu du

Donostiako Ancient Settlers melodic death metal banda Oblivion's Legacy (Scarlet Records) bigarren diskoa agertokietan aurkezteko prestatzen ari da. Bitartean, lanik berrienari ikusgarritasuna emateko ikus-entzunezko berezi bat aurkeztu dute.

Diskoaren izenburu bera duen abestiaren animaziozko letren bideoa sareratu dute. Dronicon Films ekoiztetxeak egin du, eta lehen diskoarekin plazaratu zutenaren ildokoa da.

Maiatzaren 17an argitaratu zuten Oblivion's Legacy diskoa. Hamar abesti ditu eta Fredrik Nordström (At The Gates, In Flames, Opeth...) ezagunak nahastu zein masterizatu ditu Suediako Fredman estudioetan. Azala, berriz, Jon Toussas (Nightrage, W.E.B....) ilustratzaileak egin du.

Lan berriak Hamar abesti ditu eta Fredrik Nordström (At The Gates, In Flames, Opeth...) ezagunak nahastu zein masterizatu ditu Suediako Fredman estudioetan. Azala, berriz, Jon Toussas (Nightrage, W.E.B....) ilustratzaileak egin du.

01. The Circle Of Misanthropy
02. Oblivion's Legacy
03. Stardust Odyssey
04. Wounded Heart
05. Subversive
06. Coven Garden
07. The Mechanical Threats Paradox
08. The Last Battle In The Earth
09. Cosmic Farewell
10. Redemption

Kanta horietako biren bideoklipak jarraian ikus ditzakezue:

Ancient Settlers -Subversive

Ancient Settlers - Wounded Heart

Lan berriaren eta beraien ibilbidearen harira, Herriko Burdinak boskoteari egindako elkarrizketa hemen irakur dezakezue.

Ancient Settlers musikari hauek osatzen dute: Argen Death (ahotsa) Carlos Chiesa-Estomba (gitarra eta ahotsak) Agustín Martinez (gitarra) Miguel Herrera (baxua) Herman Riera (bateria).

Hurrengo kontzertuak