Irungo Unai Andueza musikariak bakarkako proiektua azaleratu du. Kudai, Kail eta beste hainbat taldetan bateria jotzaile gisa aritu ondoren, Andu izenpean bere lehen lan laburra aurkeztu du. Metala, rocka eta hardcorea nahasi ditu sei abestiko lanean.
01. G.O.S.
02. Kukuso bihotz
03. Putzua
04. Fanatikoen biltzarra
05. Zauririk gabeko kezkak
06. Kakalarri akutu senpiternoa
Musika tresna eta ahots guztiak berak grabatu eta nahastu ditu bere etxean. Hasiera batean, lagunartean mugitzeko asmoa zuen, baina plataforma digitaletan entzungai jartzea erabaki du.
Orain, kontzertuak emateko banda osatu nahian dabilela jakinarazi du, "luzaroan landutako guztia zuzeneko basatienean aurkezteko asmoz".