2018/09/03

Anestesia bandak "Gorrotoaren Ahotsa" biniloan berrargitaratu du

Zarauzko Anestesia thrashcore taldeak Gorrotoaren Ahotsa lehendabiziko diskoaren 25. urteurrena ospatzeari ekin dio. Binilo formatuan berrargitaratu dute garaiko kamisetarekin batera, eta biak dagoeneko eskuratu daizteke.

Lana berriz ere masterizatu dute Elkar estudioetan Victor Sanchezen gidaritzapean. Biniloa 180 gramokoa da eta karpeta bikoitza du.  Diseinu originala Dani Aizpurua baxu jotzaileak egin zuen. Moldaketaz, berriz, Hodei Esteban arduratu da.

Urteurrena biribiltzeko, gipuzkoarrek kontzertu bira berezia egingo dute irailaren 15etik aurrera. Sei kontzertu eskainiko dituzte Euskal Herriko hainbat lekutan:

  • Irailak 15, Kafe Antzokia (Bilbo) + Dama
  • Urriak 20, Gasteizko gaztetxea
  • Azaroak 3, Doka antzokia (Donostia) + Hilotz Sarrerak agortuta
  • Abenduak 1, Errotxapeako gaztetxea (Iruñea)
  • Abenduak 8, Plateruena Kafe Antzokia (Durango)
  • Urtarrilak 19, Atabal aretoa (Miarritze)

Kontzertuetan Gorrotoaren Ahotsa osorik eskainiko dute, hainbat klasikorekin batera. Galdu behar duzu?

Hurrengo kontzertuak