2020/05/20

Anestesia: kontzertu biraren aldaketak

Zarauzko Anestesia thrashcore talde beteranoak Fenix Tour 2020 kontzertu bira iragarri zuen martxoa hasieran. Ordea, egun gutxira ezarri zen koronabirusaren larrialdi egoera. Iragarritako kontzertu datak atzeratu eta berregituratu behar izan dituzte. 

Ondo bidean, urriaren 31n itzuliko dira taula gainera, eta Atarrabiako Totem aretoan izango da. Kontzertu data eguneratuak gure agendan topatuko dituzue, eta baita jarraian ere.

- Azaroak 21, Plateruena (Kafe Antzokia)
- Abenduak 12, Atabal aretoa (Miarritze)
- Abenduak 26, Doka antzokia (Donostia)
- Maiatzak 8 (2021), Kafe Antzokia (Bilbo)

Hurrengo kontzertuak