Zarauzko Anestesia talde beteranoak Zirkulutik espiralera diskoaren kontzertu bira bukatu ondoren, atseden hartuko du. Mikel Kazalis abeslari eta gitarra jotzaileak mezu bat idatzi du sare sozialetan, bandaren 29. urteurren egunean:
Gaur Anestesiak 29 urte bete ditu. Gure birako azken kontzertua eman eta lau egun geroago. Eta sentsazio oso berezi bat daukat, hainbeste urte eta gero larunbatekoa bezalako kontzertu bat bizi ahal izatea harrigarria iruditzen zait. Zuek hor ikustea betiko gogo berdinekin, gu ere horrela sentitzea, gogotsu indartsu... Eta ikustea tribu bat joan dela osatzen gure inguruan, Putzuzulon ikusi zen bezela, nahiz eta batzuk falta ziren. Harrituta eta eskertuta guzti honengatik, 1988an neukan gogo berdinekin sentitzen naiz, mila esker denoi hor egoteagatik! Eta mila esker nere taldekideei Beloki, Dani, Ibon, Nil eta Txarly, taldeari eman diozuen guztiagatik. Mila esker baita gure ekipoari, Sebas, Xanpe, Gartxi, Richard. Argazki hau gure lehen ensaioa eta gero egin genuen, 1988an. 29 urte geroago, hemen gaude.
Biba zuek eta eskerrik asko Herriko Burdina webguneko lan taldearen partez.