2021/03/12

Anestesia taldeak bertan behera utzi du "Fenix Tour" bira

Zarauzko Anestesia thrashcore taldeak bertan behera utzi du Fenix Tour bira. Apiriletik ekainera bitarte egiteko asmoa zuten Atarrabian, Bilbon, Miarritzen eta Donostian kotzertua emanez.

Sare sozialen bidez eman dute erabakiaren berri, ondorengo oharrarekin:

"Kaixo. Berri ez oso onekin gatoz. Oraintxe zuzeneko musika egiteko ditugun zailtasunak ikusita, (areto batzuk itxita, beste batzuk kontzertuak atzeratzeko beharrarekin, beste batzuk kontzertuak oso baldintza kaxkarretan egin behar izaten...) erabaki dugu oraingoz egin behar genuen FENIX TOUR bira bertan behera uztea, eta itxarotea ea baldintza hobeak etortzen diren, edo agian kontzertu solteak egin... ikusiko dugu ea nola doan guztia. Saldutako sarreren dirua bueltatu egingo zaizue , noski. Bitartean, jarraituko dugu ensaio lokalean, ensaiatzen, sortzen... taldea bizirik dagoelako, eta laster berriro elkar ikusiko dugun itxaropenarekin. Barkatu eragozpenak, mierda honek guztioi ari zaigu izorratzen. Eta bide batez deialdi bat egiten dugu, musika eta kultura orokorrean beharrezkoa dela gogoratzeko, eta instituzioek hori kontutan hartzea eta ekintza kultural horiek burutzeko bideak erreztea beharrezkoa dela esateko. Mila esker gu ikustera eta entzutera etorri behar zenuten guztiei eta laster arte!"

Hurrengo kontzertuak