2023/10/09

Anker: 'Lurperatutako Istorioak' diskoaren xehetasunak

Legazpiko Anker heavy/thrash metal bandak bihar plazaratuko du Lurperatutako Istorioak bigarren diskoa. Plataforma digitaletan entzun ahal izango da, eta formatu fisikoan aurrerago kaleratuko dute.

Lan kontzeptuala da eta bederatzi pieza ditu. Gizagaitza estreinako diskoarekin lotura duela adierazi du laukoteak: "Aurreko lanean gizakiaren gabeziak izan genituen hizpide. Bigarren diskoan, berriz, gabezia horietatik eragindako giza bidegabekeriak ditugu oinarri. Besteak beste, lobotomia, pederastia, memoria historikoa, bullyinga, etxegabeak, askatasuna eta inkisizioa".

Maria Alcelayk egin du lan berriaren azala, eta kanta zerrendarekin batera ikus dezakezue:

01. Izengabea
02. Lurperatutako Istorioak
03. Zendutako Garunak
04. Erretako Malkoak
05. Ezintasunaren Izenean
06. Zutik Begira
07. Garrasia
08. Itzala
09. Amen

Diskoaren izenburu bera duen abestia aurreratu dute gipuzkoarrek. Asier Enbil (Asgarth) eta Zuberoa Aznarez (Diabulus In Musica) abeslariek kolaboratu dute. Jarraian ikus dezakezue bideoklipa.

Berriz ere Aimar Ibarzabal (Ilun Produkzioak) musikari eta teknikariarekin grabatu dute lan berria. Bideokliparen egilea ere Ibarzabal da.

Gaur egun, ondorengo musikariek osatzen dute banda: Joanes Legarda-Ereño (ahotsa eta gitarra), Eneko Altzelai (gitarra), Unax Anza (baxua) eta Jon Unzurrunzaga (bateria).

Hurrengo kontzertuak