Legazpiko Anker heavy/thrash metal bandak aldaketa baten berri eman du. Urko baxu jotzaileak taldea uztea erabaki du, eta haren lekua Unax Anzak hartu du.
Hona hemen gipuzkoarrek zabaldu duten adierazpena:
"2019tik gurekin egon den Urkok, taldea uztea erabaki zuen orain dela gutxi. Berri honen aurrean mundua gelditu zitzaigun, izan ere ez genekien Urko gabe aurrera nola jarraitu. Zorionez, handik gutxira Unax Anza aurkitu genuen, Ataungo Kontuz taldean izandako baxu jolea. Komunikatu honekin helarazi nahi dizuegu hemendik aurrera Unax izango dela gure baxu jole berria. Espero dugu guri bezainbesteko gustukoa izatea. Urte latza datorkigu gainera, diska berria prestatzen baikaude, bestalde, laister data berriak ere publikatuko ditugu. Urtarrilaren 28an Urkoren agurra ospatuko dugu legazpiko gaztetxean, animatu!".
2021eko urrian argitaratu zuten Gizagaitza estreinako diskoa: