2022/05/10

Anthestral talde ohiak hainbat abesti berreskuratuko ditu

Nafarroako Anthestral metal banda 2015ean sortu eta 2019. urte inguruan desegin zen. Taldekide aldaketak tarteko, laukote egonkorrena ondorengoa izan zen: Samuel Santos (gitarra), Aritz Iraola (baxua), Mikel Iragui (bateria) eta Artur Bite (abeslaria).

Aipaturiko urteen artean iraupen luzeko diskorako grabatu zituzten kantu batzuk berreskuratzea erabaki dute. Bite lanean ari da Bite Studios-etan. Los Antiguos izenburua jarri diote, hiru abesti izango ditu, printzipioz, eta ekainerako sareratzea espero dute. Dagoeneko abesti bat entzun daiteke:

Anthestral desagertu zen arren, Artur Bitek eta Samuel Santosek Arkhos taldearekin jarraitzen dute, eta Mikel Iragui Toifelthal eta Blast Wave bandetako bateria da.

Hurrengo kontzertuak