2022/06/09

Arduis bueltan da "The Farewell" singlearekin

Bizkaiko Arduis metal proiektuak The Farewell kantu berria plazaratu du. Urtzi Barceló Tanke (Zuldar ohia) musikari bizkaitarraren bakarkako proposamena da. Abestian Rise To Fall taldeko abeslari Alain Gutierrez Dalay Tardak jarri du ahotsa.

Kontakizun historiko batean oinarriturikoa da: "Kristo aurreko I. mendea. Xoan 16 urteko nerabe bat da, eta Galiziako Castro de Santa Tegra herrixkan bizi da. Barbaroek herria setiatzen dute, eta abestiak Xoanen azken hitzak jasotzen ditu. Gurasoei eta bere arrebari kontatzen die gudutik onik ateratzea zaila izango dela".

Hurrengo kontzertuak