Bilboko Arvalastra taldea Dusk (Sepulchral) musikariaren bakarkako proiektua da. Death/doom metal doinuak jorratzen ditu gaur egun. Maiatzaren 5ean Doctrines of the Temple of the Moon hirugarren diskoa argitaratu zuen. Ia 30 minutuko abesti bakarra da, iluna eta pisutsua. Jarraian entzun dezakezue.