2020/06/13

Arvalastra taldeak iraupen luzeko laugarren lana kaleratu du

Bilboko Arvalastra bandak The Key to the Shrine of Putrefaction laugarren diskoa plazaratu du Ingnis Fatuus Collective zigiluarekin. Arkaitz Fernandez Dusk (Sepulchral) musikariaren bakarkako proiektua da.

Lan berriak berezitasun bat dauka; ez du gitarrarik erabili grabazioan. Soilik baxu elektriko zein akustikoa, bateria eta ahotsa. Black, death eta doom metal atmosferikoz beteriko doinuak jaso ditu zazpi kantuko errepertorioan. Azalaren diseinua Alvaro Muñozek egin du.

01. Purging the Gates of Sulphur
02. Under the Moisture of the Moon
03. The Crystal Vessel
04. The Menstrual Fire
05. Astral Veins
06. Chant of Coagulation
07. By Rotting Dieth the Compound Corporeal

Osorik entzungai duzue:

Hurrengo kontzertuak