Gipuzkoako Asgarth heavy metal bandak Asgarth Zuzenean (Elkar) zuzeneko disko bikoitza kaleratuko du ostiralean, azaroaren 29an. Guztira, 20 abesti izango ditu.
2022ko maiatzaren 28an Añorgako Zinema Zaharrean egindako itzulera kontzertua da lanaren oinarria. Edizioaz eta nahasketaz Haritz Harreguy arduratu da.
CD 1
01. Meategi beltza
02. Goian bego
03. Geldiezina
04. Zeren beldur
05. Ideia antolatuak
06. Gezurrak
07. Gauean ihesi
08. Arraza
09. Ito arte
10. Zatoz bila
11. Arbasoen guda
12. Ahaztezina izango dela
CD 2
13. Zu gabe
14. Eman pausoa
15. Asgarth
16. Ipar haizea
17. Zeldatik
18. Denboraren hautsa
19. Lur jota
20. Heriotzaren aurpegia
Boskoteak jakinarazi duenez, ospakizun lan bat da: "15 urteko etenaldiaren ostean, taldearen itzulera eta ibilbide osoko kantak indarberrituta entzuteko aukera da". Horrekin batera, zuzenekoaren asmoa da garai bateko zaleentzako "oroigarri gozoa" eta jarraitzaile berrientzako "ate berri bat" izatea.
Ahaztezina izango dela kantaren zuzeneko bideoa aurkeztu dute. Quartan ikus-entzunezko enpresa arduratu da grabazioaz eta edizioaz:
Bestalde, Jainkoen egoitza lehen diskoak 25 urte bete ditu aurten, eta Etorkizunaren sustraia bigarren lanak ere beste horrenbeste beteko ditu 2025ean. Hori dela eta, Elkar argitaletxeak bi disko horiek berrargitaratuko ditu CD formatuan, eta berriz ere masterizatuta. Gainera, plataforma digitaletan jarri dituzte entzungai.
Lehen diskoaren 25. urteurrena dela eta, kontzertu berezia emango dute abenduaren 14an, Donostiako Dabadaba aretoan. Sarrera guztiak agortuta daude.
Gipuzkoarrek 2022ko abenduan kaleratu zuten Zeldatik bosgarren diskoa.