Gipuzkoako Asgarth heavy metal banda larunbatean, maiatzaren 28an, itzuliko da agertokietara. Sarrerak agortuta daude. Azken kontzertua eman zuten leku berean izango da, Añorgako Zinema Zaharrean. 2007ko irailaren 1ean izan zen. 15 urte luzeren ondoren, taula gainera bueltatuko dira. Dena dela, itzulera 2020ko urtarrilaren 1ean iragarri zuten, boskotea berrosatuta: Asier Enbil (ahotsa), Unai Zabala (gitarra), Ander Cañas (gitarra), Mikel Yarza (baxua) eta Etxahun Urkizu (bateria).
Hori dela eta, Burdinola heavy metal irratsaioak gipuzkoarren inguruko programa berezia prestatu du, eta dagoeneko nahieran entzun dezakezue: