Hondarribiko Atxurra death/doom metal laukotea Mailu / Iltze / Buru lehen lan laburrarekin ernatu da. Besteak beste, Horzdun bandako bi kideren proposamen makurragoa da.
Bost abestiko estreinakoa Psilocybenea aretoan grabatu dute Carlos Osejorekin. Bera arduratu da nahasketaz eta masterizazioaz ere. Azala, berriz, Sergio Devesak egin du.
01. Kobazulotik irteten
02. Mailu / Iltze / Buru
03. Dopadead
04. Garaile
05. Katakonba (desagerketa masiboa)
Plataforma digitaletan eta beraien Bandcamp atarian entzun dezakezue: