2018/11/21

Auritz bandak azaroaren 30ean aterako du "Laino Eder Hori" lana

Bizkaiko Auritz taldeak azaroaren 30ean argitaratuko du Laino Eder Hori disko-liburua Maldito Records diskoetxearekin. Mikel Bizar (Idi Bihotz, Jare) abeslari eta musikariaren heavy metal abentura berria da. 

Literatura eta musika uztartzen ditu. Maren amaren eta Auritz semearen istorioa kontatzen du. Auritzek zazpi urte zituela Autismoaren Espektro Nahasmena (AEN) diagnostikatu zioten. Marenen azken oroitzapenetik sortzen da dena. Alzheimer gaitzarekin dago egoitza batean, eta bere bizitzako hogei urte gogoratzea lortzen du. Urte horietan Auritz semearekin batera arrosa beltzaren bilaketa luze eta zailaren ibilerak berreskuratzen ditu.

200 orrialde ditu Esa Maravillosa Niebla liburuak, eta gaztelaniaz argitaratuko dute. Bizarrek adierazi duenez, bere helburua ez da autismoaren medikuntza zein psikiatria alorra lantzea, irakurle zein entzuleak sentsibilizatzea baizik AEN gaitzaren aurrean. Toti Martinez de Lezeak idatzitako prologoak ematen dio hasiera istorioari, eta Ian Mason (The Wizards) abeslariaren epilogoak bukaera. 

Diskoa, berriz, 14 abestiz osaturiko euskarazko soinu banda da. Hamalau istante dira, askotarikoak: azkarrak, baladak, tenpo erdikoak zein gogorrak. Hona hemen azala eta kantu zerrenda:

01. Gmörk
02. Lanbroan
03. Nahi
04. Sorgin Giroa
05. Lullaby
06. Eta Hemen Naiz
07. Zerurik Gabeko Izarra
08. Zin Dagizut
09. Tillandsia
10. Ilun
11. Eguzkilore Beltza
12. Ni Naiz Gmörk
13. Requiem
14. Uren Kantua

Auritz banda osatzen duten bost kideak sortu dute diskoaren musika: Mikel Bizar (ahotsa), Gorka Bizar (gitarra eta koroak), Kapi Guarrotxena (gitarra eta ahotsak), Jorge Murillo (baxua) eta Ibon Jordan (bateria). Dena dela, beste hainbat musikarik parte hartu dute lanean. Hala nola, Asier Enbil (Asgarth), Ibai Marin (Hira ohia), Ekaitz Garmendia (Legen Beltza, Extinction), Dani Perez (Beforce ohia) eta Laura Perez. Diskoa Bilboko TAOM estudioetan grabatu eta ekoiztu dute Jagoba Ormaetxearen gidaritzapean.

Azaroaren 29an hirugarren singlea aurkeztuko dute. Orain arte, ordea, bi dira bideoklip eran aurreratu dituzten kantuak:

Hurrengo kontzertuak