2018/06/20

Auritz bandak lehen kontzertua eskainiko du ostiralean

Bizkaiko Auritz taldeak abenduan argitaratuko du Laino Eder Hori disko-liburua Maldito Records zigiluarekin. Hamaika abesti izango ditu eta horietako bi aurreratu dituzte bideoklip eta guzti (beherago dituzue ikusgai). Horrekin batera, taldea taula gainera igoko da, eta lehendabiziko kontzertu ostiral honetan eskainiko dute Bilboko Stage Live aretoan. Webguneko Agenda atalean dituzue xehetasunak.

Esan bezala, bi kantu aurreratu dituzte: Requiem + Uren kantua eta Nahi. Beste abesti batzuen izenak ondorengoak dira: Zindagizut, Tillandsia eta Gmörk

Auritz izeneko haurraren istorioa kontatzen du lan kontzeptualak. AEN edo Autismoaren Espektro Nahasmena du haurrak, eta diagnostikatu ziotenetik amarekin bizi izandako gorabeherak kontatuko ditu. Benetako historia batean oinarrituta dago.

Bost musikarik osatzen dute Auritz banda: Mikel Bizar (ahotsa), Gorka Bizar (gitarra eta koroak), Kapi Guarrotxena (gitarra eta ahotsak), Jorge Murillo (baxua) eta Ibon Jordan (bateria).

Hurrengo kontzertuak