2020/02/10

Auritz: "Su Beltzaren Egunsentia" izango da bigarren lanaren izenburua

Bizkaiko Auritz heavy metal bandak bigarren disko-liburua argitaratuko du abenduan. Su Beltzaren Egunsentia izango da soinu bandaren izenburua, eta El Amanecer del Fuego Negro liburuarena. Mikel Bizar izango da berriz ere eleberriaren idazlea. Bigarren kanak, Laino eder hori estreinakoaren musika zein literatur ildo bera izango du, eta Miren, Maren eta Auritz pertsonaien historiari jarraipena emango dio. Oraingoan, ordea, Down sindromearen mundu konplexu eta ezezagunean barneratuko dira.

Taldeari dagokionez, boskoteak aldaketa bat izan du; Oier de Pedro (Late to Scream ohia) gazteak hartu du Ibon Jordanen lekua. Gainerako musikariak dira Mikel Bizar (ahotsa), Gorka Bizar (gitarra eta koroak), Kapi Guarrotxena (gitarra eta ahotsak) eta Jorge Murillo (baxua).

Laster aurkeztuko dute lan berriko lehen singlea bideoklip batekin. Momentuz, kontzertu emanaldiak diskoaren konposaketarekin eta istoriaren idazketarekin tartekatuko dituzte. Aurreko lanarekin hiru bideo egin zituzten:

Auritz - Zin dagizut

Auritz - Nahi

Auritz - Uren kantua

Bestalde, Laino eder hori diskoa osorik entzun dezakezue jarraian:

Hurrengo kontzertuak