Arabako Axlor power metal taldeak 2008an argitaratu zuen lan bakarra birmasterizatu eta Spotify plataforman entzungai jarri du. Ibilbide laburra izan zuen Gasteizko bandak eta formatu fisikoan argitaratu zuten sei kantuko maketa. Eneko Azedo musikaria izan zen gidaria, eta Oroitz Aseginolaza abeslariaren laguntza izan zuen.
Bizkaian dagoen koba baten izena da Axlor. Historiaurreko aztarnak aurkitu zituen han Jose Migel Barandiaran arkeologo ezaguna. "Izenak gure arbasoen sustraiak erakusten ditu, eta euskal historiarekiko gure interesa", azaldu du Azedok. "Lan monografikoa da eta Nafarroako Erresumaren gainbehereari buruz dihardu, tonu epiko batekin".
Lanaren azalak Martin Ttipia Gasteizko defentsan irudikatzen du. Jarraian ikus dezakezue kantu zerrendarekin batera:
01. Iruña
02. Haritzaren Itzala
03. Martin Ttipia
04. Nafarroa
05. Amaiur Gaztelu baltza
06. Adorea Bihotzean
Esan bezala, osorik entzungai duzue Spotify plataforma digitalean: