2019/05/19

Basaki banda bueltan da abesti berri batekin

Leioako Basaki rock/metal taldea hiruko bihurtuta itzuli da. Alfonso Rodriguez bateriak, Iker Herrero gitarrista eta kantariak eta Natxo Velez baxu-jotzaileak proposamena trinkotu dute. Bandaren oinarria osatzen dute hasieratik hiru musikariek.

Kantu berri zuzen eta zehatzagoak konposatu dituztela aurreratu dute. Dena dela, erritmo bortitz zein biziak eta melodia gustagarriak presente dituzte. 2011n Egunero Hasten Da (Oihuka) bigarren diskoa argitaratu zutenetik itzalean aritu dira taldearekin zer egin erabakitzeko. Azkenik, aurrera egitea erabaki dute, "inoiz baino sendoago". Abesti berriak sortu dituzte, eta lehen emaitza sareratu dute: Lehen distira

Hurrengo kontzertuak