2026/01/22

Basaki hirukoak lan berri batekin ospatuko du 30 urteko ibilbidea

Leioako Basaki rock/metal taldeak 30 urte beteko ditu musikagintzan. Behar den moduan ospatzeko, lan berri bat grabatzeari ekin diote Asuako Chromaticity Studios-etan.

Horrekin batera, III aurreko laneko Lehen distira abestiaren bideoklipa plazaratu dute. Endika Martinezek (Sherpa Produkzioak) zuzendu du, eta jarraian ikus dezakezue:

Basaki banda 1996an sortu zen, eta, ordutik, ehunka kontzertu eskaini eta hiru disko argitaratu dituzte: Esperantzaren zain (Baga Biga, 2006), Egunero hasten da (Elkar, 2011) eta III (Autoekoizpena, 2020).

Duela bost urte pasatu ziren hirukote izatera, eta hauek dira musikariak: Iker Herrero (gitarra eta ahotsa), Natxo Velez (baxua) eta Alfonso Rodriguez (bateria).

Hurrengo kontzertuak