Otsailaren 18an izango da Basque Metal Country egitasmoaren estreinako kontzertua. Iaz zigilu izaera berreskuratu zuen, promozio zein aholkularitza zerbitzuak eskaintzearekin batera. Hain zuzen ere, horrekin du lotura antolatu duten emanaldiak.
Esan moduan, otsailaren 18an izango da, Donostiako Doka antzokian. Bi talde ariko dira zuzenean: Donostiako Ancient Settlers (melodic death metal) eta Urretxu-Zumarragako Hopelessness (melodic death/doom metal). Biek euren lanik berrienak aurkeztuko dituzte. Donostiarrek Transition lan laburra, nahiz eta maiatzean argitaratuko duten. Urretxu-Zumarragakoek, berriz, iaz kaleratutako Mukuru lana zuzenera eramango dute.
Sarrerak dagoeneko salgai daude helbide honetan.