Euskal Herriko hamar metal taldek osatuko dute Basque Metal Country egitasmoaren hirugarren bilduma. Urtea bukatu aurretik argitaratuko dute Bandcamp atari propioan.
Hona hemen hautaturiko bandak:
Anker (Legazpi, Heavy/Thrash/Groove Metal)
Biersbreaker (Donostia, Folk Metal)
Dravernue (Donostia, Heavy/Power Metal)
Herra (Gasteiz, Metalcore)
Hilbera (Markina-Xemein, Metal)
Hortzak (EH, Death'n'roll/Sludge Metal)
Irkaia (Lizarra, Metalcore elektronikoa)
Knives (Bilbo, Death'n'roll)
Mise En Abyme (Eibar, Prog Metal)
Torheit (Suhuskune, Death/Groove Metal)
Bestalde, lehen eta bigarren bildumak berriz ere eskura jarriko dituzte. Bakoitza hamar taldera mugatu dute, eta berrargitalpen gisa aurkeztuko dituzte. Bilduma guztiek azal berri bat izango dute.