2023/11/02

Basque Metal Country laugarren bilduma digitala prestatzen ari da

Aro berri baten atarian dago Basque Metal Country egitasmoa. 2024an zigilu eta promozio agentzia izaera indartuko dute. Azken hilabeteotan egindako lanari jarraipena emango diote, Euskal Herriko metalgintza sustatzen jarraitzeko gurean, inguruan eta nazioartean.

Era berean, laugarren bilduma digitala prestatzen ari dira. Hau ere hamar taldekoa izango da, eta aurrerago argituko dute zeintzuk diren hautaturiko bandak.

Aurreko hiru bilduma digitalak Basque Metal Countryren Bandcamp atarian entzun eta jaitsi ditzakezue.

BMC - III

BMC - II

BMC - I

Hurrengo kontzertuak