2024/05/16

Bide Bakarra bandaren 'Hiru marra' lan berriak gorrotoa dakar

Lizarrako Bide Bakarra rap metal taldeak apirila bukaeran kaleratu zuen Hiru marra lan berria. Berriozarko Musiikki estudioan grabatu zuten, eta plataforma digitaletan osorik entzun daiteke. 

Lanari hedapena emateko Gorroto zaituztet abestiaren bideoklipa aurkeztu dute:

Azala eta kanta zerrenda jarraian ikus ditzakezue:

01. Zein da
02. Ez da betirako
03. Gorroto zaituztet
04. Ez zen izan
05. Ura

Bide Bakarra sei musikarik osatzen dute: Imanol Viñaras (ahotsa), Unai Lage (gitarra), Ion Mitxelena (gitarra), Iker Txasko (baxua), Imanol Salsamendi (bateria) eta Ion Bengoetxea (DJ-a).

Hurrengo kontzertuak