Donostiako Biersbreaker folk metal taldeak Saga lan laburra aurkeztuko du laster. Bikingoei buruzko aroari bukaera emango diote, elkarrekin kateaturiko hiru abestiren bidez.
Hauxe duzue azal ikusgarria:
Biersbreaker pertsonaiaren beste abentura bat kontatuko dute: "Helheim mundura joango da, eta han Hela ezagutuko du. Biek batera, Aesirrei gerra deklaratuko diete. Ondorioz, Ragnarok bataila eragingo dute".
Boskotearen ingelesezko azken lana izango da, aurrerantzean euskaraz abesteko asmoa dutelako.
2021ean The Power of the Hammer bigarren diskoa kaleratu ondoren, azken urteotan hiru bertsio esanguratsu plazaratu dituzte. Horiek jarraian topatuko dituzue:
Biersbreaker - Irati (Paul Urkijo Alijo zinemagilearen filmaren soinu bandaren moldaketa librea da)
Biersbreaker - Valhalla Calling (Miracles Of Sound kide bakarreko taldearen abestiaren moldaketa)
Biersbreaker - Martxa baten lehen notak (Mikel Laboaren eta Joxan Artzeren kanta ezagunaren moldaketa)