2021/06/17

Biersbreaker bandak lan berriko bigarren singlea aurkeztu du

Donostiako Biersbreaker viking/folk metal taldeak aurten argitaratuko du The Power of the Hammer bigarren diskoa. Itxaronaldia arintzeko aurrerapenak aurkezten ari dira, eta bigarrena da entzungai jarri dutena: Until the End.

Aurrez, Jormundgand kantua estreinatu zuten:

Diskoaren azala, berriz, ondorengoa da:

Biersbreaker 2010ean sortu zen biers (garagardoa danieraz) eta breaker (puskatzailea ingelesez) hitzak elkartuta. Death metal melodikoa eta folk metala jorratzeko asmoa zuten hasieratik. 2012an Shout for War lehen diskoa plazaratu zuten, eta 2016an Drunken Bards lan laburra. Iraupen luzeko bigarren diskoa, berriz, 2018an hasi ziren grabatzen Gargoil Studios-etan eta aurten bukatu dute. Nahasketa eta masterizazioa Ederson estudioetan egin dute. Lan berriak hamar kantu izango ditu.

Gaur egun bost musikarik osatzen dute taldea: Mikel Mikka (ahotsa), Xabi Viky (gitarra eta gaita), Gonzalo Nigga (gitarra), Unai (baxua) eta Iosu Bizargorri (bateria).

Hurrengo kontzertuak