2024/06/21

Biersbreaker taldeak 'Irati' filmaren musika nabarmendu du

Donostiako Biersbreaker folk metal bandak Irati filmaren soinu bandaren moldaketa esanguratsua egin du. Paul Urkiko Alijok zuzendari eta metalzalearen gustukoa izango da. Jarraian entzun dezakezue:

Arantza Calleja eta Maite Arroitajauregi musikariak dira jatorrizko soinu bandaren egileak. Metal bertsiorako, berriz, Saioa Sese abeslariaren laguntza izan dute, eta Euskal Herriko zein munduko hainbat musika tresna tradizional erabili dituzte: xirula, alboka eta zarrabetea.

Ez da boskotearen lehen bertsioa, aurretik beste bi egin dituztelako.

Biersbreaker - Valhalla Calling (Miracles Of Sound kide bakarreko taldearen bertsioa)

Biersbreaker - Martxa baten lehen notak (Mikel Laboaren eta Joxan Artzeren kanta ezagunaren moldaketa)

Hurrengo kontzertuak