2024/06/12

Biersbreaker taldeak 'Irati' filmeko soinu bandaren moldaketa egin du

Donostiako Biersbreaker folk metal bandak moldaketa berezi bat estreinatuko du ekainaren 21ean. Paul Urkiko Alijok zuzenduriko Irati filmaren soinu bandaren metal bertsioa egin dute, eta egun horretan entzungai jarriko dute plataforma digitaletan eta beraien Bandcamp atarian.

Arantza Calleja eta Maite Arroitajauregi musikariak dira jatorrizko soinu bandaren egileak. Metal moldaketarako, Saioa Sese abeslariaren laguntza izan dute, eta Euskal Herriko zein munduko hainbat musika tresna tradizional erabili dituzte: xirula, alboka eta zarrabetea.

Aurrerapen moduan, azal ederra ikus dezakezue:

Ez da boskotearen lehen bertsioa, aurretik beste bi egin dituztelako.

Biersbreaker - Valhalla Calling (Miracles Of Sound kide bakarreko taldearen bertsioa)

Biersbreaker - Martxa baten lehen notak (Mikel Laboaren eta Joxan Artzeren kanta ezagunaren moldaketa)

Hurrengo kontzertuak