2024/05/29

Blackhearth bandak Bibliako narrazioak musikatu ditu

Bizkaiko Blackhearth heavy metal taldeak Feast Of The Savages EP kontzeptuala plazaratu du. Hain zuzen ere, Bibliako pasarteetan oinarriturikoa da.

Bost abesti ditu, plataforma digitaletan eta beraien Bandcamp atarian entzun daitezkeenak. Aldiz, edizio fisikoak beste bi kanta izango ditu bonus track gisara, eta SteelOnSteel arduratuko da banaketaz.

Jarraian osorik entzun dezakezue:

EP berria Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu zuten Pedro J. Mongeren gidaritzapean. Azala, berriz, Jon Zig (Dying Fetus, Suffocation, Sinister) artistak egin du, eta segidan ikusgai duzue abesti zerrendarekin batera.

01. The Whore
02. Feast Of The Savages
03. Crying Out For Escape
04. Fallen Kingdom
05. The New Jerusalem

Orain arteko erreferentzia landuena dela esan daiteke, detaile guztiak zaindu dituztelako. Gainera, luxuzko bi kolaboratzaile ditu: Carlos Escudero (Vhäldemar) eta Alberto Rionda (Avalanch).

Lan berriaren aurkezpen ofiziala urriaren 25ean izango da Portugaleteko Groove aretoan. Ealain eta Sinpekado taldeak izango dira gonbidatuak. 

Alex Hernandez (gitarra) eta Asier Larrea (bateria) dira Blackhearth bandaren gidariak. Beste hiru musikari dituzte alboan: Alain Concepcion (ahotsa), Endika Ortega (gitarra) eta Jorge Sanchez (baxua).

Hurrengo kontzertuak