Bizkaiko Blackhearth heavy metal taldeak abenduaren 1ean argitaratuko du The Wrath of God bigarren diskoa. Hain zuzen ere, izenburu bereko kantuan Tim Ripper Owens (Judas Priest eta Iced Earth ohia, besteak beste) abeslari ezagunak kolaboratu du.
Diskoa Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute Pedro J. Mongerekin (Vhäldemar). Hona hemen, azala eta hamar abestiko kantu zerrenda:
01. Betrayal
02. Into The Unknown
03. My Bornless Child
04. Rotten To The Core
05. Nothing But Dust
06. This World
07. The Wrath Of God
08. True Belief
09. Reaching The Shore
10. Banished Forever
Seikoteak aurrez beste single bat plazaratu zuen: True Belief.
Alex Hernandez gitarrista eta Asier Larrea bateria dira Blackhearth taldearen sortzaileak. Gainerako taldekideak dira Alain Concepcion abeslaria, Endika Ortega gitarrista, Jorge Sanchez baxua eta Julio Veiga teklatu jotzailea.