2019/01/04

Blackhearth taldeak estreinako diskoa osatu du

Durangoko Blackhearth heavy metal bandak iraupen luzeko lehen diskoa aterako du laster. Bi urteko lanaren emaitza da, eta gogotsu daude aurkezteko.

Aurrerapen gisara, Juan Azurmendik egindako azala eta abesti zerrenda aurkeztu dituzte.

01. Flyin' Away
02. Tarker's Mills
03. Face The Enemy
04. The Truth You've Missed
05. Earls Of Darkness
06. The Magician
07. Blackhearth

Hemen duzue aurrerapena (eguneraketa):

Asier Larrea bateria eta Alex Hernandez gitarra dira taldearen gidariak. Estreinako lana osatzeko beste hainbat musikariren laguntza izan dute: Alain Concepcion (ahotsa), Endika Ortega (gitarra), Julio Vega (teklatuak) eta Jorge Sanchez (baxua).

Diskoaren grabazioaren zati bat eta nahasketa zein masterizazioa Auryn Studios-etan egin dute. 

Hurrengo kontzertuak